Pasa den barikuan, LH1. mailakoak, Bilbora egin genuen ikasturte bukaerako irteera. Bertan hamaiketakoa jan eta jolastu ostean, Artxandara igo ginen funikularrean eta hiriaren beste ikuspegi bat ikusteko aukera izan genuen. Elkarrekin bazkaldu ondoren, lagunartean naturguneaz gozatzeko aprobetxatu genuen arratsaldea. Eguraldia lagun, primerako eguna pasatu genuen!







































































