Joan den astean, ohitura osasungarriak landu genituen Lehen Hezkuntzako ikasleekin; gure gorputza eta elikagai desberdinen onurak ezagutzen aritu ginen.
LH1 eta LH2ko ikasleekin ohitura osasungarrien inguruko solasaldi bat izan genuen: Zer da ona gure osasunerako? Osasuntsu jatearekin nahikoa da? Horren ostean, ohitura osasuntsuen kuboa sortuz.
LH3, LH4 eta LH5eko ikasleek Gaizkak sortutako antzara jokoan jokatzeko aukera izan zuten. Gaizka jangelan praktiketan ari da, nutrizioa eta dietetika ikasten ari da eta pare bat joko prestatu zizkien ikasleei, hauek beraien gorputza eta ohitura osasungarriak hobeto ezagutzeko.