[ARGAZKI GALERIA] JUUL hauteskundeak egin ditugu

Kaixo, familia:

Gaur, apirilak 23, JUUL hauteskunde eguna izan dugu ikastolan. HH3tik LH6rako ikasleek beraien liburu gustokoenaren alde paper bidezko botoa eman dute eta DBHko ikasleek boto elektronikoa. LH1 eta LH2ko ikasleek, gainera, beraien ilustratzaile gustokoena ere bozkatu dute.

Hemen dituzue egun honetako argazki batzuk.