Aste hau berezia izan da, ore amarekin, irinarekin, urarekin eta baita gogo handiarekin ere, Lehen Hezkuntzako 1.mailako ikasleek beraien ogia egitearen esperientzia bizi izan dutelako. Orea ukitu, indarrez oratu, osagaiak ezagutu, hartzidura prozesua ulertu eta orea nola hazten den ikusi dute. Gainera, pazientziaren garrantziaz ohartu ziren, eta taldean lan egiteko balioa ere bizi izan zuten. Azkenean, egindako ogia etxera eraman dute, beraien lanaren emaitzarekin harro.




















