Gaurkoan, Pantxikeren eta Patxikotxuren bisita izan dugu ikastolan. Azkenengo egunetako euriak harmailak busti-busti utzi ditu eta frontoian ospatu behar izan dugu jaialdia. Ondoren, baina, jai-giroak busti gaitu, eta musikak, dantzak eta parrandak alaitu digute eguna.
Pantxike eta Patxikotxuri LH4koek egindako ohorezko banangoarekin eta LH2ko ikasleek irakurritako pregoiarekin hunkitu gara. Ostean, gure ikasle dantzariek gure kulturaren aberastasunaren puska eder bat ekarri digute, euskal dantzen erakusketa ederra eskainiz: Txulalai, Esku-dantza, Bolant-dantza, Hegi… Eta nola ez, gure ikastolako txaranga mitikoa! Buruhandiak eta zezenak ere ez dira falta izan.
Oraindik badugu jaietaz gozatzeko aukera asteburu honetan. Ondo pasa eta gozatu topera herriko jaiak! Gora Durangoko jaiak!