[ARGAZKI GALERIA] Ikasturtea amaitu da

Batzuentzako luze joango zen, beste batzuentzako ziztu bizian, baina kontua da iritsi garela ikasturte honen amaierara. Lana eta esfortzuarekin batera izan da gozamena, bakoitzak bere mugak ezagutuz eta hauek gainditzen ahaleginduz egin du aurrera. Eta iritsi gara ondo merezitako oporraldiaren atarira. Ikasle batzuek etapa bat amaitu eta hurrengora egingo dute salto, honek dakartzan beldur, zirrara eta emozio guztiekin. Eta beste batzuk badoaz Kurutziaga ikastolako ibilbidea amaituta, bide berriak urratzera, bejondeiela!

LHn ikasturtea jolasean agurtu nahi izan dugu, horretarako, pasa den astean maila bakoitzak antolatutako jolasetan ibili ginen gunez gune era guztietako jolasez eta ekintzez gozatzen: tatuaiak, jolas kooperatiboak, oreka eta punteria jolasak, prenda jolasa, pertsonaiak asmatzen… Ederra gozatua hartu genuena!

Eta aste honetan LH6ko ikasleek etapa agurtu dute irakasleen kontra lehiatuz. Fin ibili ziren guztiak dena emanez.

Orain, atsedena hartzeko momentua heldu da. Opor zoragarriak igaro ditzazuela danok!