[BIDEOA] HH: Azaroak 25

Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna

Ikastolan elkar zaintzeko hitzarmena sinatu dute HHko ikasleek eta ondoren photocall-ean argazkia atera dute: elkar ondo tratatzea, entzutea, ez iraintzea…bezalako mezuak zabaltzea izan dugu helburu. Gogoratu, egunero bezala, Kurutziaga ikastolan, emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean zero tolerantzia adierazten dugula. Aurten ere, geletan egiten ari garen lanketekin, berdintasunaren, errespetuaren eta askatasunaren aldeko konpromisoa berretsi nahi dugu, eta tratu onak gure eguneroko hautua izatea lortu nahi dugu. Elkar zaintzea, errespetua, empatia eta berdintasuna gure eguneroko oinarria izan daitezen.