Florettek eta Ausolagunek bat egin dute “Barazkiak emozioekin bat” kanpaina martxan jartzeko.
Kanpainak ekintza desberdinak planteatzen ditu adinaren arabera, oraingo honetan ikastolan Haur Hezkuntzako 5 urteko haurrekin egin dute ekimena Kanpainaren helburua, jaten dugunak ze eragin izan dezakeen gure emozioetan erakustea izan da.
Elikadura eta emozioak lotuta daude. Ondo elikatzen bagara, emozio positiboz beteko gara. (Jakin badakigu ez daudela emozio onik edo txarrik, baina bai guretzat “positiboak” direnak, edo ondo sentiarazten gaituztenak). Elikagai batzuek zoriontsuagoak, positiboagoak, energia eta kontzentrazio handiagoa izaten lagun diezagukete!