[Anboto.org] Zornotza, Euskal Herri osotik ailegatutako emakume nekazarien eta artisauen topaleku martxoaren 5ean

Anboto astekaritik ateratako albistea. Gehiago jakin gura baduzu, sartu ALBISTEAN.

Martxoaren 5ean Emakume Nekazari eta Artisauen XXIV. azoka egingo dute Zelaieta parkean. Bertan postua ipintzeko inskripzio epea zabalik dago.

Postua ipini gura duenak izena emateko epea zabalik dauka otsailaren 16ra arte. Udalaren Berdintasun Sailak honako bide hauek ipini ditu horretarako: web guneko inprimakia, 688809818 edo 946300769 zenbakiak eta berdintasuna@amorebieta.eus helbide elektronikoa.