Apirilak 6
Adina
12-17 urte bitartekoentzat
Plaza kopurua
16 pertsona (Lehentasuna bazkideek izango dute; bete ezean bazkideak ez direnek aukera izango dute)
Izen-ematea
Aldez aurretik: https://labur.eus/atxarte-ins
Aurrez-aurre: Martxoak 20, 19:00etatik 19:30etara. Jarraian, beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke.
Irteera
Olleria kaleko bus geltokian (Landakoko Anbulategiaren parean), 9:00etan
Eraman beharrekoa
- Mendira egunpasa eramaten dugu berdina (jatekoa, fruta, ura, txaketa bat…)
Prezioa
- 20€ bazkideak
- 50€ bazkideak ez direnak
Durangotik oso gertu daukagun Atxarte eskalada eskolara abiatuko gara goizeko 9:00etan. Han segurtasunez eskalatzen eta rapeletan arituko gara, bakoitza bere mailarekin eta Andoni eta Pumu giden laguntzarekin.