Alexiaren erabilerari buruz

Alexia plataforma gurasoentzat egina da, eta ahalik eta erabilera onena emateko asmoz sortu zen Alexia gailuetarako aplikazioa. Izan ere, ikastolak jaso dituen azken datuen arabera, hiru gurasotatik bi mugikorretik sartzen dira ohar, albiste edo jakinarazpenetara. Horrek Alexia aplikazioa erabiltzeko joera gero eta handiagoa dugula adierazten du.

Ikastolatik animatzen zaituztegu aplikazio hori jaistera, eta azken orduko edozein jakinarazpen eskura izatera. Guraso eta helduak garen unetik, gure helbide elektronikora mezu mota ugari iristen zaizkigu, eta eguenetako buletinari ere ezikusiarena egin diezaiokegu, eta denok nabaritu ditugu buletinak eskainitako erraztasunak. Aplikazio honek ez ditu web bidez ikusi daitezkeen aukera guztiak, baina oso baliagarria izan daitekeela deritzogu komunikazioa hobe bat izateko.

Hortaz, animatu Alexia aplikazioa jaistera, eta egon zaitez ikastolan gertatzen diren azken berrien jakinaren gainean!

Zuen ohiko Alexiako erabiltzaile eta gakoaz sartu beharko duzue eta zentroaren kode bezala 193e adierazi beharko duzue.

APPLE STORE-tik JAITSI

PLAY STORE-tik JAITSI