Gaba Baltza badator Euskal Herrira!

Urriaren 31tik azaroaren 1erako gaua berezia izango da aurten ere. Jai honek gure tradizio zaharrak berpiztea du helburu, euskaran, komunitatean eta ez-kontsumismoan oinarrituta. Durangoko Hezkuntza Foroaren barruan hainbat eragilek elkarrekin landu dute gaia, eta aurten ere —hirugarren urtez jarraian— Durangoko Gaba Baltza ospatuko dugu.

Kurutziaga Ikastolak ospakizun honetan parte aktiboa izan nahi du, eta horretarako familien laguntza behar dugu. Hona hemen nola lagundu dezakezuen:

Mozorroetarako materiala ekarri:
Etxean dituzuen arropa eta trapu zaharrak ekarri ikastolara, bihartik aurrera idazkaritzan egongo den kutxan utzita.

Mozorro tailerrean parte hartu:
Urriaren 31n, ostirala, 16:30ean, jantokian egingo dugu mozorro tailerra (ikus mozorroen ereduak).

Kalejiran parte hartu:
Tailerraren ostean, 19:30ean Tabiratik abiatuko den herri-kalejiran parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Umeek ikastolan egun honetarako sortu den esker oneko kanta ikasiko dute; gurasook ere ikasteko aukera izango dugu. Lotura hemen.