Kaixo, familia eta langile!
Duela urte batzuk hasitako bideari jarraituz Euskara Taldekook IKASTOLAKO EUSKARAREN GINKANAren zazpigarren edizioa jarri dugu martxan aurten ere Ikastola osatzen dugun familia eta langileontzat, bertan, ostegunero ikastolako buletina jasotzen duzuen guztiok parte hartu ahal izango duzue.
Horretarako gaurtik hasita 5 astetan, buletinean bertan EUSKARAREN GINKANA atalean, EUSKARArekin edota EUSKAL KULTURArekin lotutako galdera bat agertuko da (guztira 5 galdera 5 astetan). Galdera horren erantzuna eta zuen izen-abizenak ondorengo helbidera bidali beharko dituzue: euskarataldea@kurutziagaikastola.eus
Galderaren erantzun zuzena buletina jasotzen den egunean bertan (ostegunetan) bidaltzen bada helbide horretara 3 puntu eskuratuko dira, hurrengo egunean bidaltzen bada 2 puntu eta ondorengo egunetan bidaltzen bada puntu 1. Edozein modutan erantzuna hurrengo osteguna baino lehenago bidali beharko da.
5 asteak igaro ondoren puntuazio altuena lortzen duenak SARI EDER BAT eskuratuko du.
HEMEN DOA LEHEN GALDERA:
Gaurkoa oso erraza!
Datorren astetik aurrera EUSKARALDIA ekimena burutuko da eta denok bihurtuko gara AHOBIZI edo BELARRIPREST, hauen inguruan galdera batzuk ditugu oraingoan:
1.- Zenbagarren edizioa izango da aurtengoa?
2.- Zein egunetan hasi eta bukatuko da?
3.- Zein da aurtengo leloa
4.- Zein taldek egin du aurtengo abestia?
Animatu eta jolastu!