50. urteurreneko jaia: azaroak 10

Udaberrian aurreratu genizuen moduan, Kurutziaga Ikastolaren 50. urteurreneko jai egun oso bat prestatazen ari gara. Azaroaren 10ean izango da eta bazkaria eta ekitaldi nagusiak Landakogunean izango dira. Atzoko, gaurko eta biharko ikastolakideen jaia izatea gura dugu, Kurutziagaren komunitatea osatzen dugun guztiona: guraso eta guraso ohi, ikasle eta ikasle ohi, irakasle eta irakasle ohi…

Egun handia eta polita izan dadin gura dugu, beraz eskatzen dizuegu zuen belaunaldiko, gelako edo langun taldeetako wassap taldeak martxan jartzea eta jendea animatzea.

Laster emango dizuegu egunari berari buruzko berri gehiago.

50. urteurreneko lantaldea.