50. urteurreneko jai-eguna

Kitto. Behin honezkero ezin da bazkarirako txartel gehiago erosi. Beharbada bat edo beste barik geratuko zen baina ez da gitxi batuko garelako. 1200 lagunetik gora batuko gara Landakogunean bazkaritarako. Behin honezkero eguraldi ona egin diezagula besterik ezin dugu eskatu. Hala ere, hona hemen zenbait gogorazpen garrantzitsu:

Jai-egunaren antolakuntzan laguntzeko gurasoak behar ditugu

Lan txiki eta konkretuak izango dira, laburrak denboran eta jaiaz gozatzeko aukera emango digutenak.  Hainbeste jende batuko garenez, eskuak beharko dira Landakogunean bazkaria hasi aurretik, batez ere (jendeari kokatzen lagundu, umeen menuekin esku bat bota…). Laguntzeko prest zaudetenok idatzi idazkaritza@kurutziagaikastola.eus helbide elektronikora edo pasa idazkaritzatik eta eman izena bertan.

Bazkarian taldeei lekua gordetzeko epea: azaroak 5

Badakigu zuetako asko taldeka joango zaretela. Berdin dio taldeak kintoak diren, familia taldeak edo dena delakoak.Lekua gordeko zaie 10 lagunetik gorako taldeei. Mahaian lekua gordetzeko deitu idazkaritzara, idatzi helbide elektroniko honetara idazkaritza@kurutziagaikastola.eus edo pasa idazkaritzatik.

Lekua gordetzeko taldeak ordezkari baten izen-abizenak eta telefono zenbakia eman beharko ditu.

Gordetzeko eskatzen den kopurua gordeko da bakarrik. Kontuan hartu taldea handitzen bada beste taldeen kokapenari eragingo diela eta ez dela onartuko.

Segurtasun arauak tarteko mahai bakoitzean, gehienez, 24 lagun sartzen dira. Saiatuko gara Tetrisa ahalik eta ondoen osatzen.

Taldeek erreserba egiteko azkeneko eguna, azaroaren 5a izango da.

Bazkalaurreko musika eta animazioa: Kurutziagatik Kurutziagara

Kartelean ikusiko zenuten moduan, bazkal aurretik musikaz animatu gura dugu Durango. Eguraldiak besterik ez badio behintzat, bi musika talde eta ikastolako hankapaluak eta konparsak parte hartuko dute bazkalaurreko girotze lanetan. Bi talde izango dira eta bakoitzak irteera puntu ezberdina izango du eta ostean Durangok hainbat lekutatik ibiliko da (eztarria freskatzeko puntuetan geldialdiak eginez). Irteera puntu biak ere Kurutziaga Ikastolaren ikastolarekin lotuta daude.

Talde bat Kurutziaga kaletik aterako da, gure ikastola sortu zen lekutik. Kurutzesantu museoaren parean izango da zita 12:30ean.

Beste taldea gaur egungo Kurutziaga ikastolatik aterako da 12:30ean.