50. Urteurrena: urteotan ikastolako langile izan direnei aitortza

Gaur, martxoak 1, Kurutziaga Ikastolaren 50. urteurreneko ekitaldiei hasiera emateko, urte guzti hauetan Kurutziaga Ikastolan behar egin duten langileei aitortza egin eta esker ona adierazteko ekitaldia gertatu dugu. Ekitaldi xumea izango da baina bihotz-bihotzetik egina.  Haur Hezkuntzako eraikin eraberrituan ospatuko dugu arratsaldeko 18:00etan. Kurutziagako komunitateko kide zaren neurrian gonbidatuta zaude bertara.

Zatoz!