50. urteurrena: gurasoei omenaldia

50. urteurreneko bigarren ekintza prestatzen ari gara udaberrirako. Kasu honetan Kurutziaga Ikastolako gurasoak izan gura ditugu gogoan, hastapenetako garai zailetan ikastolan bultzatu eta sustatu zuten haiek bereziki. Lan horretan laguntzeko garai bateko guraso eta langile izandakoen laguntza eskatu dugu, memoria egin eta, ahal dela, inor ez ahazteko. Zerrendak begiratu, aktak errepasatu, eta bide batez nondik gatozen ikasten ari gara.