50. urteurrena: argazkiak jasotzen hasi gara

Joan den astean Nerea Berganzak, Kurutziagako lehenengo promozioko ikaslea bera, argazki batzuk helarazi zizkigun. Aurtengo irailean Kurutziagako lehenengo eta bigarren promozioko ikasleak bazkaltzeko batu direla aprobetxatuz, orduko eta gaurko argazkiak bidali dizkigu eta guk pozarren jaso.

Gainontzekoi ere etxeko album zaharrei hautsak astintzeko gonbidapena egiten dizuegu! Argazkiok helbide honetara bidali ditzakezue argazkiak@kurutziagaikastola.net .

Lehenengo promozioa

Bigarren promozioa

Andereño Miren Artetxerekin Kurutziaga kaleko lokalean (1967-68)