Garesen hasi eta hamar eguneko bidea egin ostean Gasteizen bukatuko den 21. Korrikaren ibilbidea aurkeztu dute asteon. Honezkero badakigu Durangotik apirilaren 13an, zapatu arratsaldez igaroko dela. Edozelan ere, bestelako xehetasunik jakin gura izanez gero, korrikaren webgunean aurkituko duzue.