DBH4: Kurutziagako ikasleak I’M Bizi jardunaldietako erronkako irabazle

DBHko ikasleek Zornotzan antolatu duten I’M Bizi 2026 jardunaldietan parte hartu dute, Gaztedi Durangaldearen markopean, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Durangaldeko Udaletxeek sustaturiko programaren barruan.

Gazteek lan- eta etorkizun-proiekzio akademikoari loturiko erabakiak hartu behar dituzten unean, jardunaldi honek ibilbide profesional eta formakuntza-eskaintza ezberdinei buruzko orientazioa eta laguntza eskainiko die. I’M Bizi 2026 topaketa-gune gisa planteatzen da: gazteek euren potentziala aurkitu, interesak aztertu eta inguruko prestakuntza- nahiz lan-eskaintzekin konektatzeko aukera izango dute. Esperientzia praktikoen eta jarduera parte-hartzaileen bidez, helburua da ikasleak beraien heziketa-ibilbideari buruzko erabakiak modu egokienean hartzeko prestatzea.

Bestalde, Durangaldeko enpresa eta erakundeetako ordezkariek euren esperientziak, lan-merkatuko erronka nagusiak eta gaur egun gehien baloratzen diren gaitasunak azaldu dizkiete ikasleei, hezkuntzaren eta tokiko enpleguaren arteko lotura sendotuz.

Gainera, Kurutziagako ikasleek jardunaldian antolatutako erronka irabazi dute. Zorionak!