LHn, tratu onen aldeko zuhaitzean loreak eta hostoak jarri ditugu. Gainera, Lehen Hezkuntzan tutoretza saioan Hitz Kaltegarriak vs Hitz Lagungarriak dinamika landu dugu bi kutxen bidez. Batetik, mindu egiten gaituzten esaldiak edo jarrerak idatzi eta txiki-txiki eginda kutxa beltzean sartu dituzte, modu sinbolikoan baztertuz. Bestetik, paper moreetan harreman politen ezaugarriak (lagundu, entzun, babestu, jolastu…) eta indarra zein babesa ematen dizkiguten hitzak idatzi dituzte, kutxa morean gordetzeko eta muralean erabiltzeko.













