Idatzi honen bidez jakinarazten dizuegu datorren azaroaren 11rako, asteazkena, sindikatu nagusiek egun osoko greba orokorra deitu dutela, etxebizitza eta soldata duinak aldarrikatzeko. Eta deialdi horren aurrean, Kurutziaga Ikastolako Langileen Asanbladaren gehiengoak grebarekin bat egitea erabaki duela informatzen zaituztegu.
Hori dela eta, greba egunean ikastolaren ohiko jarduna nabarmen baldintzatuta egongo da. Indarrean dagoen araudiaren arabera, ezarritako gutxieneko zerbitzuak beteko dira, baina kontuan izan behar da zerbitzu horiek ez dutela ohiko eskola jarduna ordezkatzen, eta ikastolaren antolaketa eta arreta-baliabideak oso mugatuta egongo direla.
Ondorioz, egun horretan ez da ohiko eskola jarduerarik izango, ezta jantoki, ohiko zaintza edo kirol zerbitzurik eskainiko ere.
Bestalde, greba egunari dagokion jardunaren zenbatekoa kuotetatik deskontatuko zaizue, dagokion moduan.
Egoera honek familien eguneroko antolaketan sor ditzakeen eragozpenak ulertzen ditugu, eta aldez aurretik eskertzen dizuegu zuen ulermena eta lankidetza.
Jaso ezazue gure agurrik beroena.
Kurutziaga Ikastolako Zuzendaritza





