Kaixo, familiak:
Azken momentuan sortu zaigun aukera bat aprobetxatuz, datorren astelehenean, urriak 26, LH6ko ikasleek amerikar futbola ezagutzeko eta praktikatzeko aukera izango dute Lezaman “Athletic fundazioa”ren bitartez Chicago Bears Taldearekin batera. Ekitaldi hau FLAG FOOTBALL JARDUNALDI bat izango da.
Irteera goizean egingo dugu, eta eguerdirako ikastolara itzuliko gara, bazkal ordurako.
Autobusa goizeko 9:00etan abiatuko da ikastola aurreko autobus-geralekutik. Beraz, ikasleak ordurako bertan egotea eskatzen dizuegu. Kirol-jarduera izango denez, txandala edo kirol-arropa eta oinetako egokiak ekartzea eskatzen dizuegu.
Ekintza doakoa izango da eta gurasoen baimena ematen duen agiria sinatuta eskatzen da. Agiria ikasleei emango zaie eskura eta astelehenean eraman beharko dute sinatuta.
Badakigu irteera hau denbora gutxirekin jakinarazten dizuegula, baina aukera interesgarria iruditu zaigu ikasleentzat, eta aprobetxatu nahi izan dugu.
Mila esker zuen ulermenagatik eta laguntzagatik!





