Atzo, lehen sorospenen tailerra izan genuen Amaia Garitanorekin. Amaia ikastolako guraso, saskibaloi entrenatzaile eta Osakidetzako Matiena-Abadiñoko osasun zentroko erizaina da.
Gure kirol taldeetako entrenatzaile eta gurasoek parte hartu zuten tailerrean eta edozeini gertatu ahal zaizkion gaixotasun, istripu edo ondo ezen aurrean, osasun langile profesionalak etorri arte, aritzeko arreta eta oinarrizko teknikak landu ziren.
Eskerrik asko Amaia!
Aupa Kuru!












