Kaixo, familia:
Mezu honen bitartez, jakinarazten dizuegu azaroaren 3an, asteartea, Donostiako Eureka! Zientzia museora irteera egingo dugula. Egun osoko irteera izango da eta 16:30erako bueltatuko gara. Ikasleek hamaiketakoa eraman beharko dute baita bazkaria ere, izan etxekoa edo ikastolako piknika.
Irteeraren kostua 20,45 €koa izango da eta azaroko fakturan kobratuko zaizue.
Besterik gabe, agurtzen zaituztegu.
LH 5. mailako tutoreak





