Ikasturte berria, elkarrekin eraikitzeko

Ikasturte berriari hasiera ematearekin batera, Kurutziaga Ikastolako Artezkaritza osatzen dugun kideak aurkeztu nahi dizkizuegu.

Familia-kooperatibakideok osatzen dugu Kurutziaga, eta Artezkaritzaren egitekoa da komunitatearen ordezkaritza eta ikastolaren norabide estrategikoa zaintzea, Zuzendaritza taldearekin elkarlanean. Gure izaerari, balioei eta Hezkuntza Proiektuari eutsiz, Kurutziagaren oraina eta etorkizuna elkarrekin eraikitzen jarraitzea dugu helburu.

Ikasturte honetan ere, familien ahotsa eta parte-hartzea ezinbestekoak izango dira bide horretan.

Ongi etorri 2026-2027 ikasturtera. Egin dezagun bidea elkarrekin!