Aisa ikastaroan izena eman daiteke

Kaixo,
Berriro ere martxan dugu Aisa ikastaroa.

AISA Euskal Herritik kanpo jaiotako 16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako doako ikastaroa da, eta euskarara eta euskal kulturara lehen hurbilketa egiteko aukera eskaintzen du.

Ikastaroak 60 orduko iraupena izango du, eta izen-emateko epea irailaren 25era arte egongo da zabalik.

Informazio gehiago 
nahi izanez gero, honako telefonoetara deitu dezakezue:
946 030 016 / 630 474 332
Animatu eta eman izena!