Kurutziagako idazkaritzan 18 urtez lanean aritu den Irantzu Agirre lankideak bide berri bati ekingo dio. Bere lekukoa June Bilbaok hartuko du irailetik aurrera. “Eskerrik asko bihotzez 18 urte hauetan nirekin bidea partekatu duzuen guztioi. Zuei laguntzea eta zuen egunerokoaren parte txiki bat izatea opari bat izan da niretzat. Mila esker, eta ondo izan!”, azaldu du Agirrek.
Irantzu, plazer handia izan da urte hauetan zurekin lan egitea. Zorte on ibilbide berrian!
Eta June, ondoetorri Kurutziagara. Azken ikasturtean ere ederto aritu zara postu honen zereginak ikasten, eta ziur gaude idazkaritzako testigua bikain eramango duzula.





