INIKA: erabiltzailea aktibatzeko eta APPa instalatzeko gogorarazpena

Familia agurgarriak,

Joan den asteartean INIKA plataforman sartzeko lehen erabiltzailea bidali genizuen.

INIKA plataformaren funtzionamendua dela eta, hasiera batean familia bakoitzari erabiltzaile bakarra esleitzen zaio. Hala ere, familian bi erabiltzaile izatea nahi baduzue, horretarako prestatu dugun galdetegia bete dezakezue eta bigarren erabiltzailea sortuko dizuegu.

INIKAn erabiltzailea bikoizteko eskaria

Oraindik erabiltzailea aktibatu ez baduzue, ahalik eta lasterren egitea gomendatzen dizuegu. Era berean, oso garrantzitsua da INIKA APPa mugikorrean deskargatu eta instalatzea, hemendik aurrera ikastolako komunikazio guztiak bertatik jasoko baitituzue.

Behin APPa instalatuta, Konfigurazioa atalean honako aukera hauek aktibatzea gomendatzen dizuegu:

  • Jakinarazpenak: INIKAn berritasunen bat dagoenean, mugikorrean berehala jakinarazpen bat jasoko duzue.
  • Emaila: INIKAn berritasunen bat dagoenean, posta elektronikoz ere abisua jasoko duzue.

(Ikus beheko irudia.)

Era berean, berriro bidaltzen dizkizuegu erabiltzailea aktibatzeko mezuarekin batera partekatu genituen tutorialak:

INIKA 2026/2027 ikasturtearen hasieran erabiltzen hasiko gara. Hala ere, iraileko lehen komunikazioa jasotzeko ezinbestekoa izango da erabiltzailea aktibatuta izatea eta APPa instalatuta edukitzea. Aurrerantzean, aplikazioaren erabilera berrien eta funtzionaltasunen berri ematen joango gara.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik eta lankidetzagatik.