Kaixo, guraso hori:
Gutun honen bidez, ongi etorria egin nahi dizuegu Haur Hezkuntzako 2. ziklora zatozten guztioi. Atsegin handiz gonbidatzen zaituztegu ekainaren 25ean, eguena, egingo dugun batzar informatibora. Batzar honetara haur barik etortzea komeni da.
– Ordua: 17:00etan HHko plazan.
- Tutoreen aurkezpena
- Taldekatze berriak
- Ekarri beharrekoa
- Egokitzapen epearen antolaketa
Beste barik, eta, bertan elkar ikusiko dugulakoan, agurtzen zaituztegu.
IRAKASLEAK





