[ARGAZKI GALERIA] LH 5eko ikasleak ‘Chocolate Party’-ak LH 2. mailakoentzako antolatzen

Ingeleseko azken unitatean txokolateari lotuta landutako edukiak praktikan jarri dituzte gure LH5eko ikasleek ikasturte amaierako konpetentzia-lanean. Horretarako, irakasle paperean murgildu dira LH2ko ikasleentzat txokolatearen inguruko tailerrak antolatu eta aurrera eramateko. Gure astea goxotu dute!