LAUGARREN GALDERA: IKASTOLAKO ZORTZIGARREN GINKANA

Bagatoz laugarrenarekin!

Baina aurretik hirugarrenaren erantzuna:

Bilbon antolatutako manifestazio horri amaiera emateko Euskal Herrian Euskaraz abestia kantatu zen.

Abesti hori Oskorrirena da baina letra Xabier Amurizak idatzi zuen.

Xabier Amurizak Euskal Utopikoen Monzon-Ganuza saria jaso zuen 2023an.

2025ean berriz AMAIA ZUBIRIAK jaso zuen sari hori

Euskal Herriko ikastola baten Hezkuntza Ministerioko bi ikuskatzaileei sarrera oztopatu diete bertaratutako guraso eta irakasleek.

Ikastola horri euskal idazle batek ematen dio izena, eta idazle hau jaio zen herrian pilotari profesional bat jaio zen.

Pilotari hau binakako txapeldunordea izan zen urte batean, eta urte horretan bi pilotari nafarrek lortu zuten txapela.

Bietatik gazteenaren herrian inauteriak ospatzen dira Euskal Herriko beste hainbat herritan bezala.

Zein ekitaldi ezagun egiten da herri horretan inauterietako igandean? Ze ezaugarri dauka ekitaldi horrek?

Gogoratu, erantzuna ondorengo helbidera bidali beharko duzue:

euskarataldea@kurutziagaikastola.eus

Galderaren erantzun zuzena buletina jasotzen den egunean bertan (ostegunean) bidaltzen bada helbide horretara 3 puntu eskuratuko dira, hurrengo egunean bidaltzen bada 2 puntu eta ondorengo egunetan bidaltzen bada puntu 1. Edozein modutan erantzuna hurrengo osteguna baino lehenago bidali beharko da.