Kaixo familia:
Ikasturte amaierako irteera prestatzen gabiltza eta egun horretarako, Barik txartela beharrezkoa izango dugula aurreikusten dugu. Hori dela eta zuen seme-alabei aipatu txartel pertsonalizatua ateratzeko eskatu nahi dizuegu ohar honen bidez.
Ez ezazue azken unera arte itxaron, ekaina ate joka daukagu eta!
Aldez aurretik eskerrak emanez, jaso ezazue agur bat.
LH 1.mailako tutoreak





