Kaixo, familia:
Datorren ikasturtera begira, DBHko aurkezpena egingo zaie zuen seme-alabei datorren astean. Aurkezpen honetan, azalpen orokorrez gain, aukerako ikasgaiei buruz ere hitz egingo da, eta dagozkion azalpenak emango zaizkie.
Familiek ere azalpen hau izan dezazuen, apirilaren 28an arratsaldeko 17:30ean batzar gelan elkartuko gara.
Bilera euskaraz izango da, aldi-bereko itzulpena behar izanez gero, bete galdetegia. Ez ahaztu egunean bertan telefonoa eta entzungailuak ekartzea.
Egun horretan bertan, erabiliko dugun aurkezpenarekin batera, ikasgaia aukeratzeko galdetegi bat iritsiko zaizue ikasleen helbide elektronikora. Aurkezpen hau zuen seme-alabekin batera ikustea gomendatzen dizuegu, hautaketan lagundu ahal izateko.
Zuzendaritza





