Bertan salgai izango dituzue ikasleek ekarritako objektu kuttunak eta bestelako jolasak, puzzleak, panpinak eta abar. Horretaz gain, guk egindako pultserak eta jateko mokadutxoak egongo dira salgai bertaratzen direnentzat.
Honekin gonbidapena luzatu nahi dizuegu arratsaldeko 16:30ean Harmailetara hurbildu zaitezten zuen ekarpena egitera.
Animatu eta etorri Azoka Solidariora!
- Tokia: Harmailetan (eguraldi txarra eginez gero frontoian egingo da)
● Eguna: Martxoak 13, ostirala
● Ordua: 16:30
● Dirua: EKIak, mahai desberdinak egongo dira euroen truke lortzeko (Euro 1 = 2 EKI)
Azokaren helburuarekin bat egin eta bertan ikusiko garelakoan, agurtzen zaituztegu.
LHko 6.mailako ikasle eta irakasleak





