[BIDEOA] Lorea Agirre: “Hasieran buruan genuen proiektua zer bihurtu den ikusita emozioa sentitzen dut”

Baliabide gutxirekin baina konpromiso handiarekin, Kurutziagako sorrarako familiek euren gain hartu zuten proiektua bultzatzea: diru bilketak, azpiegiturak prestatzea, administrazio oztopoak gainditzea eta, batez ere, euskarazko hezkuntza bermatzea. Lorea Agirre belaunaldi horretako familia batetako kide da. Paul Astigarraga senarragaz batera makina bat lan egindakoa da. Halako pertsonek egin dute posible gaur egun Durangon Kurutziaga martxan izatea.

Mila esker, Lorea!