Zerbitzuen atalean, familien balorazioa positiboa izan da oro har, eta eremu honek 8 inguruko batez besteko balorazio orokorra jaso du inkestan, nahiz eta aldi berean eguneroko zerbitzuek sortzen dituzten bizipenek iruzkin ugari ere ekarri dituzten. Oro har, familiek administrazio-zerbitzuaren arreta eta eskolaz kanpoko jarduerek eskaintzen duten aukera ondo baloratzen dituzte.
Balorazio kuantitatiboak hauek izan dira:
| ZERBITZUAREN ASEBETETZEA | 7.66 | HH | LH | DBH |
| Idazkaritza/administrazioarekiko asebetetzea | 8.63 | 8.71 | 8.46 | 8.77 |
| Jantoki zerbitzuarekin gustura nago | 7.83 | 8.53 | 7.46 | 6.97 |
| Kurutziagako eskolaz kanpoko (EKE) eskaintzarekin gustura nago | 7.80 | 8.26 | 7.57 | 7.06 |
| Opor garaiko aisialdi eskaintzarekin gustura nago | 6.37 |
Familien ekarpenetan honako gaiak agertu dira gehienbat:
- jantoki zerbitzuaren inguruko iritziak, bereziki janariaren kantitatea, ordutegiak eta umeen esperientzia aipatuz,
- eta opor garaiko aisialdi eskaintzen antolaketaren inguruko iritziak.
Jantokiari dagokionez, puntuazio altua jaso dugu, baina janari kopuru edota jan-ohiturei buruzkoak bideratzen ahaleginduko gara bertako kudeatzaileekin. Eguneroko lana da hau, baina kudeaketa eskatzen du.
Opor garaiko aisiaren eskaintzak jaso du puntuaziorik txikiena, ez bakarrik zerbitzuen eremuan, baita orokorrean ere. Hau dela eta egin beharreko eskaintza sakon aztertu eta herriko taldeekin eskaintza berreskuratzeko pausuak eman ditu ikastolak. Berbaro taldeaz eskainiko dira udaberriko eta udako eskaintzak.
Ekarpen hauek zerbitzuen eguneroko funtzionamendua aztertzeko baliagarriak dira, eta eremu honetan zuzenketak egiteko erabili ditugu.





