Urrian egindako euskararen erabileraren neurketen harira, Euskara Taldeko kideak gelaz gela aritu dira emaitzak ikasleei aurkezten eta hauen hausnarketak jasotzen.
Aurreko urteetan LH5. mailatik DBH4. mailaraino ikasleekin aritu izan dira, baina aurten LH4. mailakoekin ere aritu dira, azken urteetan gaztelaniaren erabilerarako joera aurreratu egin dela nabaritu delako.
Azalpen hauek aurrera eramaterakoan antolaketan arazotxo batzuk izan bagenituen ere, orokorrean oso ondo joan zirela esan dezakegu, eta batez ere, oso garrantzitsua ikusten dugu ikasle gaztetxoen erreferenteak izan daitezkeen ikasle nagusiagoak gai honen inguruan beraiekin jardutea.
Saioetan emaitzak azaldu eta gero, ondorengo bi galderen inguruan hausnartu zen:
Zergaitik jotzen dugu adin batetik aurrera gaztelaniara? Zer egin dezakegu honi buelta emateko?
Ondorengo hauek dira gela ezberdinetan gehien errepikatu ziren ideiak dituzue:
ZERGAITIK
- Nagusiak eredu
- Telebista gaztelaniaz
- Erderaz guay
- Handitu ahala erdara gehiago
- Errazago gazteleraz
- Kanpotik etorritakoen eragina
- Inguru erdelduna
- Sare sozialak
- Ohitura
- Beste eskoletakoekin harremana
- Gure Hizkuntza gutxitua
- Kirola gazteleraz
ZER EGIN BUELTA EMATEKO
- Telebista, musika, liburuak… euskaraz
- Lehen hitza euskaraz
- Lagunekin euskaraz
- Gurasoei jakinarazi hizkuntz ohiturak
- Futbola, jolasak… euskaraz
- Plataformak (sare sozialak) euskaraz
- Euskaraz hitz egitera animatu
- Erderaz ari denari esukaraz jarraitu
- Txikien aurrean euskaraz
Ikastola osatzen dugun denon lana da, bakoitzaren neurrian, hemen agertzen diren ideiei heldu eta ekintza praktikoetan bihurtu, Euskara Taldekoak horretan gabiltza.






