Urtarrilean egindako Batzar Nagusian aipatu bezala, datozen asteetan ostegunetako buletinaren bidez Asebetetze Galdetegitik ateratako emaitzak familiei pixkanaka partekatzen joango gara, eremuz eremu.
BALIABIDEEN ASEBETETZEA
Aste honetan Baliabide eta instalazioen balorazioarekin hasiko gara.
Inkestako emaitzen arabera, familien balorazio kuantitatiboa positiboa da, eta baliabide eta instalazioek 8,28ko batez besteko balorazioa jaso dute. Bereziki ondo baloratzen dira kanpo espazioak, ikasgelak eta instalazioen erabilgarritasuna.
Balorazio orokorra eta adinka.
| BALIABIDEEN ASEBETETZEA | 8.28 | HH | LH | DBH |
| Ikasgelak egoera onean daude eta eskaintzen duten espazioa egokia da umearentzat | 8.33 | 8.74 | 7.89 | 8.22 |
| Barne instalazioak eta ekipamenduak egokiak dira orokorrean (sarrera eta harrera-guneak, komunak, …) | 8.21 | 8.58 | 7.89 | 8.00 |
| Jolas eta kirol instalazioak egokiak dira (frontoia, gimnasioa, saski-kantxa, …) | 8.08 | 8.46 | 7.79 | 7.79 |
Balorazio kualitatiboetan, familien ekarpenek erakusten dute instalazioen oinarria egokia dela, eta aldi berean hainbat hobekuntza-behar ere identifikatu dira, batez ere:
- kanpo espazio batzuen egokitzapena eta mantentzea,
- eguraldi txarrarekin babes handiagoa eskaintzen duten guneak,
- eta zenbait espazioren eguneraketa pixkanaka egitea.
Egia da kanpo espazioak daukagun erabilera handiagatik berdegune batzuk galdu dituela eta irristakor dagoela leku batzuetan, eta kanpoko iturria eta hareatza bezalako guneek konponketa behar dituztela. Kanpo espazioan, urtero egiten dira hobekuntza txikiak, beti ere mantenu on baten mesedetan. Aldiz, aterpe berriak egiteko eskariek inbertsio handi bat suposatuko lukete, eta hau gauzatzeko aukera zaila ikusten da.
Bestetik, ume txikien kotxeak uzteko aterpean argia ipintzeko eskariari erantzun zaio. Ez gara jabetu gune horren iluntasunaz, eta konponbide erraza zuenari arin erantzun diogu.
Hobekuntza hauei erantzuteko inbertsio hobekuntza bat landu beharko da, eta baliabideen aukera ematen duten neurrian, konponketa eta jolas guneen hobekuntza gauzatzeko azterketa egin beharko da.





