Kurutziaga Ikastolaren historia ezin da ulertu Maribi Estankona barik. Haurtzaindegiaren sorreran parte hartu zuen hasiera-hasieratik, eta ordutik bertan jardun zuen lanean, jubilazioa heldu arte. Urte luzez, Kurutziagako txikienen lehen pausoen lekuko izan zen, eta ehunka haurrek berarekin ezagutu zuten ikastola.
Durangoko lehen haurtzaindegian lanean hasi zen, beste andereñoen seme-alabak zaintzen, gertutasunez eta umore onez. Belaunaldi askoren oroimenean iltzatuta geratu da Maribi, eta sasoi bateko Kurutziaga gogoratzean, haren izena ezinbestean agertzen da. Baina, zer da ikastola Maribirentzat? Nola bizi izan zuen urte haietako esperientzia? Hona hemen haren erantzunak. Bejondeizula, Maribi!





