Ikastolan hainbat eskolaz kanpoko jarduera eskaintzen ditugu 16:30etik aurrera. Oraingoan, L’atelierrekin elkarlanean antolatzen diren dantza tailerrak aurkeztu nahi ditugu.
Dantza tailerrak
Tailer hauetan adinaren arabera egokitutako saioak eskaintzen dira:
HH3tik HH5era:
Dantzan aritzeko lehenengo pausuak ematen dituzte, gorputz-adierazpena, erritmoa eta mugimenduaren gozamena landuz.
Astearteetan, 16:45etik 18:15era
10 haurrez osatutako taldea
LH1etik LH3ra:
Dantza modernoan aritzen dira, koreografia sinpleak eta talde-lana uztartuz.
Asteazkenetan, 16:45etik 18:15era
8 haurrez osatutako taldea, eta primeran dabiltza!
Informazio gehiago:
L’atelierrekin burutzen diren dantza tailerretan parte hartu nahi baduzu edo informazio gehiago jaso nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan helbide honen bidez:
eskolazkanpokoak@kurutziagaikastola.eus.


















