[BAIMEN INPRIMAKIA] LH3, LH6 eta DBH3: Inkesta Durangoko Udalarekin lankidetzan

Durangoko Udalak, Haurren eta Nerabeen Planaren baitan eta Haurren Lagun diren Hiriak ekimenaren barruan (UNICEFek bultzatua), herriko haurren eta nerabeen egoera hobeto ezagutzeko azterketa bat abiatu du.

Horretarako, 3. eta 6. mailako Lehen Hezkuntzako eta DBHko 3. mailako ikasleei galdetegi anonimo eta konfidentzial bat pasatuko zaie. Galdeketa hau ikasleen adinari egokitua izango da, eta helburua da haien iritziak jasotzea honako arloetan: parte-hartzea, haurren eskubideen ezagutza, ongizatea, segurtasuna, eta abar.

Lan hau Aztiker Ikerguneak egingo du, eta datuak helburu estatistikoetarako erabiliko dira soilik, betiere anonimotasuna eta konfidentzialtasuna bermatuz.


Inkestan parte hartu ahal izateko, beheko baimen dokumentua inprimatu, bete eta sinatuta ekarri behar da ikastolara dagokion tutoreari entregatzeko, 2026ko urtarrilaren 20a baino lehen.