Kaixo, familia:
Mezu honen bitartez aurtengo neguko oporretan Ikastolak antolatuko dituen ekintzen berri eman nahi dizuegu:
Abenduak 26, ostirala: Durangoko Izotz Pistara irteera.
- Irteera ordua: 10:30etan Ikastolako frontoian. 15 minutu lehenago bertan egon beharko da.
- Itzulera: 12:30ak aldera Ikastolako frontoian.
- Prezioa: 10 €. Irteerak aurre egiteko gutxienez 8ko taldea eratu beharko da.
- Norentzat: LH 1etik LH 6. mailara arteko ikasleentzat.
- Izena emateko azken eguna: Abenduak 9, eguerdiko 12:00etan.
DURANGOKO IZOTZ PISTARA IRTEERAN IZENA EMATEKO GALDETEGIA
Urtarrilak 2, ostirala: Euroligako saskibaloi partidua: KOSNER BASKONIA – FENERBAHCE
- Prezioa:
- Ikasleak (14 urtera arte): 13’5 € sarrera
- Gurasoak: 18’5 € sarrera
- Norentzat: Ikasle eta gurasoentzat. Joan-etorria norbere kontu.
- Ordua: 20:00.
- Izena emateko azken eguna: Abenduak 9.
- Gehienez 60 sarrera egongo dira eta izen ematearen arabera banatuko dira.
- EZ DA EGONGO AUTOBUS ZERBITZURIK.
SASKIBALOI PARTIDURAKO SARRERAK ESKATZEKO GALDETEGIA





