Ikaskoli: Eguberriko saskiak, Xiberoko ikastolen alde. Egin zure eskaera!

Xiberoko ikastolek Ikaskoli saskien salmenta martxan jarri du! 2003tik, Xiberoko Ikastoletako guraso eta Euskal Herriko hainbat gunetako laguntzaileek, eguberriz, tokiko ekoizle txikien ekoizpenez osaturiko saski salmenta bat antolatzen dute.

Ekimenaren helburuak:

  • Xiberoko Ikastolak laguntzea
  • Xiberoko ekoizpenak ezagutaraztea eta dastaraztea

Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik. Euskara hizkuntza gutxiagotua da lurraldean. Euskararen etxeko transmisioa Xiberoan eteten ari den heinean, Ikastolek dute euskararen transmisioa bermatzen. Xiberoan Ikastolak garatzen eta indartzen jarraitzeko Euskal Herri osoko elkartasuna ezinbestekoa zaigu. Horregatik, azaroaren 23ra bitarte, zure saskia eskuratzeko aukera izango duzu!

Euskara susta dezagun, Xiberoko Ikastolak lagunduz!

1 – Saski bat edo gehiago hautatu.
2 – Banaketa guneen artean KURUTZIAGA IKASTOLA hautatu.
3 – Erosi azaroaren 23ra arte eta jaso ezazu KURUTZIAGA IKASTOLAN.