Etorkizuna elkarrekin eraikitzen: azaroaren 27an, 17:00etan

Kurutziaga Ikastolan etorkizuna elkarrekin eraikitzen ari gara, eta horretarako plan estrategikoa prestatzen gabiltza: gure ikastolak hurrengo urteetan zer norabide hartu, zer erronka dituen eta zein bide egingo dugun adosteko tresna da. Hau da, Kurutziagaren etorkizuneko mapa elkarrekin marrazteko prozesua.

Ikasturte hasieratik, lan ildo horretan ari da talde motor bat, ikastolako hainbat kidek osatua, aholkulari baten laguntzarekin. Elkarrekin ari gara Kurutziagaren gaur egungo egoera aztertzen eta datozen urteetarako oinarriak finkatzen.

Orain, zure iritzia eta ekarpena behar ditugu: komunitate osoaren ahotsa entzun nahi dugu.

Horregatik, azaroaren 27an, arratsaldeko 17:00etan, bilera irekia egingo dugu ikastolan. Elkarrekin partekatu eta hausnartuko dugu zer Kurutziaga nahi dugun etorkizunerako.