Nafarroa Oinez Atarrabian, urriaren 17an

Gogoratu urriaren 17an Nafarroa Oinez antolatuko duela Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolak. Edizio honetarako aukeratu duten leloa buruz, bihotzez eta oinez da.

Antolatzaileek honela azaldu dute berba horien esanahia:

  • BURUZ, buruarekin, arrazoiarekin, helburu argi batekin, baina gure nortasun-ezaugarriak ahaztu gabe. Etorkizunari begira dagoen eredu ekintzaile, pedagogiko, inklusibo eta konprometituan sinesten dugulako.
  • BIHOTZEZ, bihotzez, sentimenduz eta emozioz. Pertsona erdigunean jartzen duen proiektua garelako, bere emozioak eta sentimenduak balioztatuz. Euskara eta euskal kultura maite ditugulako.
  • OINEZ, mugimenduan, aurrera eginez, dinamikoa. Herritarren mugimendu arduratsua garelako eta izaten jarraitu nahi dugulako: plurala, modernoa, ekologikoa eta osasuntsua.