Piztu Durangoren batzarra Kurutziagan

Piztu Durango herri mugimenduaren azken batzarra egin genuen Kurutziagan, atzo. Bertan, Durangon komunitate energetiko bat martxan jartzeko prozesua azaldu zuten eta aurrerantzean egingo den bidea zehazten aritu ziren. Kurutziagak egitasmoarekin bat egin du eta bidelagun izango gaituzte.