Ikastolen Elkarteak X saretik ateratzea erabaki du. “Erabaki hau ez da ausazkoa, gure balioekin bat datorren komunikazio-ingurune bat sustatzeko urrats gisa ulertzen dugu”, azaldu du Ikastolen Elkarteak. Ildo honetatik, Kurutziaga Ikastolak erabaki horrekin bat egitea erabaki du X sare sozialetik aterata.
Duela hilabete batzuk Kurutziagak bere komunikazioaren inguruko gogoeta abiatu zuen. Prozesu horretan, X sarearen inguruko hausnarketa abiatu zuen eta baita Mastodon sarean kontua sortu ere. Hainbat komunitate txikik osatutako sare bat da Mastodon, eta, hala erabakitzen duzuenok, bertan elkar ikusiko dugu.