Badator XIII. Ikastetxeen Tag Errugbi Topaketa

Badator Durango Rugby Taldeak antolatzen duen XIII. Ikastetxeen Tag Errugbi Topaketa! Kurutziagatik urtero legez parte hartzeko irrikitan gaude.

Aurtengo txandak:
Maiatzak 14, eguaztena, DBH 3, 4
Maiatzak 15, eguena, DBH 1, 2
Maiatzak 16, barikua, LH 4, 5, 6
Ekintza hau, urtero legez, elkartasun ekintza bategaz loturik dago. Parte hartzaile bakoitzari, elkarte bati laguntzeko asmoz, euro bateko ekarpena eskatzen zaio. Aurten batutakoa DRTk talde inklusiboa sortzera bidetuko du.
Bestalde, ikastetxeekin duen elkarlana eskertu asmoz, Durango Rugby Taldeak, Sukia Eraikuntzakekin batera, ikastetxeentzako tag errugbi materiala eman die ikastetxeei atzo arratsaldean DRTk Goienkalen duen egoitzan egindako ekitaldian. Materialagaz ikastetxeek tag errugbia jolas-orduetan edo nahi dutenean lantzeko aukera izango dute. Eskerrik asko, DRT, errugbia ezagutarazteko egiten duzuen lanagatik! Material hau oso erabilgarria izango da Kurutziagan.