Kirola eginez zaborra batzeko deia egin du Alpino Tabirak

Maiatzaren 11rako Plogging irteera, kirola eginez zaborra batzeko irteera, antolatu du Alpino Tabira Mendi Klubak. Mendi taldetik jakitera eman dutenez, mugimendu hau Suedian hasi zen 2016an, eta orain Durangora ere heldu da.

Hori horrela, maiatzaren 11rako hitzordua jarri dute. Ibilaldia Ibaizabal Ikastolan hasiko dute, 10:30ean. Parte hartzeko ez da izenik eman beharko. Hori bai, eskularruak, zabor-poltsak eta hamaiketakoa eramateko deia egin dute.